Testuingurua
Orduan, herri hartan bizi zen neska txiki bat irten zen kalera.
Neska oso argia zen eta lainoari esan zion:
- Aizu, laino! Oso polita zara!
Nik eguzkia baino gehiago maite zaitut.
Zuk ura ematen diguzu. Ez al da egia?
Ez al diguzu zuk guri euria ematen?
- Bai, bai. Nik ur asko ematen dizuet - erantzun zion lainoak.
- Ea ba, ea egia den! Ezin dut sinestu - esan zion neska txikiak, maleziaz.
- Nahi al duzu ikusi! - galdetu zion lainoak neska txikiari.
- Bai horixe - esan zion pozik neska txikiak -.
Baina zaparrada handia nahi dut.
Niri zaparrada handiak gustatzen zaizkit.
Eta lainoa harro-harro jarri zen.
Zaparrada handi bat botatzen hasi zen.
Eta neska txikiak azpitik esaten zion:
- Gehiago, gehiago...
Eta lainoak euria bota eta euria bota jarraitu zuen.
Ez zen konturatzen gero eta txikiagoa gelditzen ari zela.
Txiki-txiki egin zenean, ezin izan zuen eguzkia estali eta eguzkia irten zen berriro.
Horrela, herri hartan bizi zirenak poz-pozik jarri ziren neska txikiaren maleziari esker.